Psikologia eskuragarri bat

mundu iraunkor baterako

Burmuineko psikologian osasun mentala ongizatean oinarrituta ulertzen dugu. Espazio honetatik abiatuta, gure lan egiteko erara hurbildu nahi zaituztegu. Egonezina nahiz sufrimendu psikologiko edo emozionala, osasun mentala, hazkunde pertsonala halan ere psikologia bera nola ulertzen dugun partekatuz.

Horregatik pertsona guztienganako psikologia jasangarri eta eskuragarri baten sinisten dugu. Zure boltsikora eta beharrizanetara egokitutako programak burutzen ditugu. Ikaslea bazara, langabezian bazaude, RGI-a jasotzen baduzu edo egoera zaurgarri baten egonez gero (bazaude), sesio guztietan deskotua jasoko duzu.

Horretaz gain, lehen saioa dohain jasoko duzu.

(Gurekin hitzegin nahi izanez gero)

Larrialdiak 24 orduz

Krisialdian zaude. Laguntza behar duzu.

Zenbait momentutan zure alboan egotea garrantzizkoa delako, zurekin gaude gauez nahiz egunez. 24 orduz, astean 7 egunetan , urtean 365 egun.

Online terapia

Bideodeian oinarritzen da eta saio presentzialen antza du eta eraginkortasun bera.

Hainbat aplikazio erabil daitezke, hala nola; Zoom, Skype, Face Time nahiz WhatsApp-a.

Terapia zure etxean bertan

Zerbitzu honekin etxeko giro eroso ta intimo batez baliatuko zara. Segurtasun eta lasaitasun sentsazioa nabariagoa izanen da ta, honela, komunikazio naturalago batera helduko gara.

Joan etorriak ez dira beharrezkoak izango, ez duzu garraiorik erabili beharko eta gainera, anonimotasuna gordeko duzu.

Zer da Burmuineko Psikologia?

Espazio segurua da, batez ere, zuretzat, eta bertan aurkituko duzu behar duzun berotasuna. Zainduko zaitugu. Zure beharretara egokitzen gara eta zure helburuen alde lan egiten dugu.