Gaitasun handiak detektatzea eta ebaluatzea
Zure semeak edo alabak gaitasun handiak izan ditzakeela uste duzu? Edo zuk zeuk eduki ditzakezula uste duzu?
Burmuineko Psikologian gaitasun handien detekzioan eta ebaluazioan adituak diren bitarteko klinikoak ditugu, bai haurrengan, bai helduengan, zorroztasun zientifiko ezaguneko metodoekin eta testekin lan egiten dutenak.
Ebaluatu zure edo zure semearen potentziala gurekin.
Haur eta gazteenganako neuropsikologia
Haur eta gazteenganako neuropsokologiak, sailtasun kognitiboak nahiz emozional eta konduktualak biltzen ditu. Hala nola ume edo nerabearen familiarekiko egoera, eskolakoa ta soziala. Azken helburua umeak edo nerabeak dituen gaitasunen eta eskarien ezberdintasunak murriztea litzateke, modu honetan bere bizi kalitatean maila altuagoa lor dadin.
Estimulazio neuropsikologikoa
Gure prozezu kognitiboen funtzionamendu egokiagoak lortzeko tratamenduak dira. Horretarako egokitutako ariketa eta aktibitate batzuen bitartez lor daiteke.
Estimulazio kognitiboaren onurak
Gaitasun kognitiboen funtzionamendu egokia funtsezkoa da, besteak beste, pentsatzea, gogoratzea, mugimenduak egitea eta hitz egitea bezalako bizi-prozesu garrantzitsuetarako. Horregatik, narriadura kognitiboak ondorio hauek izan ditzake:
- Oroimena galtzea.
- Koordinazio-arazoak.
- Hizketaren alterazioak.
- Desorientazioa eta nahasmena.
- Eztanda emozionalak, bat-bateko izaera-aldaketak.
Adineko pertsonen artean arazo kognitiboak ohikoak badira ere, adina ez da funtzio neurologikoak alda ditzakeen faktore bakarra. Izan ere, zahartze osasungarriaren berezko ohitura onak askoz erabakigarriagoak izan daitezke osasun mentalerako, urteen poderioz gaitasunen murrizketa naturala, genetika edo beste faktore saihestezin batzuk baino.
Alde horretatik, estimulazio kognitiboa funtsezkoa da hirugarren adinekoen ongizaterako eta bizi-kalitaterako; izan ere, asko dira garuna erabiltzeak adinekoentzat dituen onurak, eta horien artean honako hauek nabarmentzen ditugu:
- Gaixotasun neurodegeneratiboen prebentzioa.
- Errendimendu kognitiboa eta funtzionala optimizatzea.
- Agerpenaren atzerapena edo narriadura kognitiboaren bilakaera.
- Autoestimua eta gogo-aldartea areagotzea.
- Autonomia eta independentzia gordetzea.
- Afekzio psikologikoak gutxitzea, hala nola antsietatea eta estresa.
- Gizarte-harremanak sustatzea
Erreabilitazio neurosikologikoa
Erreabilitazio neurosikologikoa ikasketa eta aktuazio jardunak biltzen dituen tratamendua da. Hainbat estrategia eta esku hartze terapeutiko teknika erabiltzen dituenak eta bere finalitatea garunaren kalteak eragindako kognitibo, konduktual eta emozional aztarnak gutxiagotza litzateke, pazientearen integrazio soziala eta ongizatea lortzeko asmotan.
Errehabilitazio terminoa, une jakin batetik aurrera hondatutako funtzio eta trebetasun kognitiboak berreskuratzeari dagokio, aldez aurretik funtzionamendu normala izan zutenak, beraz. Horrek bereizi egingo luke estimulazio kognitiboarekin lotutako beste kontzeptu batzuetatik, hala nola entrenamendu kognitibotik, zeinak oraindik ere gordeta dauden gaitasun kognitiboak eta funtzio exekutiboak hobetzea eta indartzea izango lukeen helburu (errendimendu kognitibo handia ere esaten zaio).
Hala ere, gaur egun, askotan errehabilitazio kognitiboa eta estimulazio kognitiboa terminoak erabiltzen dira. Gainera, errehabilitazioaren kontzeptua zentzu zabalagoan erabiltzen da, garapen normal baten ondoren sortu diren edo ez diren defizit kognitiboak dakartzaten egoera guztiak barne hartuz.